Albisteak

2024ko Kirol Udapasak: informazioa eta izen emateak

Izena emateko: https://kirolsaila.mungia.eus/kirol/Site/Index?idioma=EU

Aurtengo udarako, aurreko urteetan legez, Kirol Sailak Mungiako umeen Kirol UDAPASA prestatu dau; txandetan antolatuko da, bagilaren 24an hasi (astelehena) eta abuztuaren 30era arte.

Gure helburuak honeexek dira: umeek ondo pasetea kirolean, eta gurasoek hain beharrezkoa dan kontziliazinoa izatea. Horregaitik, aurten aldaketak egin doguz, alde batetik, umeen esperientzia hobetzeko, eta, bestetik, familiei gehiago laguntzeko.

Era askotako jarduerak egingo dira, edade bakotxerako egokituta eta helburu desbardinak lantzeko eta sustatzeko; hau da: adiskidetasuna, lankidetza, nork bere mugak gainditzea eta antzeko jarrerak eta jokabideak.