Albisteak

Mungiak ‘Erromerian’ ekimena hartuko du

Hilabete bakoitzeko azken ostiralean, abenduaren 27ra arte, Foruen Enparantza erromeria taldeen eszenatokia izango da

‘Erromerian’ da Mungiako Foruen Enparantzak hileko azken ostiralean abenduaren 27ra arte hartuko duen ekimen berria. Plaza dantza tradizionalaren toki herrikoi gisa berreskuratu nahi duen jarduera da, eta, aldi berean, Mungian hain errotuta dagoen Euskal Dantzei espazio garrantzitsua eskaintzen zaie kultur programazioaren barruan.

Horrela, datorren ostiralean, apirilak 26, Ttipika Taldeak Foruen enparantza girotuko du 19:30etatik aurrera. Euskal dantzazaleek parte hartu ahal izango dute ekimenean, baina baita kultur munduan murgiltzeko aukerarik izan ez dutenek ere. Mungiak tradizio handia du dantzari eta erromeria talde ugari Udal Musika eta Dantza Eskolaren barruan, baita Amilotx Dantza Taldea ere. Era berean, herritar asko Amilotx Dantza Taldea baino lehenagoko dantza-taldeetan aritu dira, baita jota dantzarietan ere.

Ildo horretan, datorren ostiraletik aurrera, Mungiako Foruen Enparantza izango da dantza herrikoiaren egoitza mungiarra, eta belaunaldi ezberdinak Mungian errotuta dagoen jarduera identitarioan uztartzea izango du helburu.

Hurrengo hitzorduak:
Maiatzak 31
Irailak 27
Urriak 25
Azaroak 29
Abenduak 27