Albisteak

Mungiak "Jaitxori" jaietarako doako gaueko autobus-zerbitzua berreskuratu du

Datorren apirilaren 27an zerbitzu hau Gatikako jaietako joan-etorrirako egokituko da.

Mungiak "Jaitxori" eskualdeko jaietarako gaueko autobus-zerbitzua berreskuratu du. Mungian erroldatuta dauden eta 16 urtetik gorako pertsonek doako ekimen hau erabili ahal izango dute, datorren asteburuan Gatikako jaietan hasiko dena. Gazteei eskualdeko herrietako festetara modu seguruan joateko aukera ematen dien zerbitzua da.

Horrela, datorren larunbatean, apirilaren 27an, gaueko autobusak joan-etorriko bi bidaia egingo ditu. Gatikara abiatuko da 22:00etan eta 23:00etan, udaletxetik irtenda. Itzuliak, berriz, goizaldeko 3:30ean eta 5:30ean izango dira.

Zerbitzu hau iazko udan jarri zen martxan, proba pilotu gisa. Lortutako harrera bikainaren ondoren, 624 pertsonak erabili baitzuten, berriro ekin zaio udarako. Ildo horretan, aurten auzoetara ere zabalduko da zerbitzua.

Nabarmentzekoa da zerbitzua Mungian erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonentzat dela. Txartelak Gaztegunean jasoko dira, bai asteartetik larunbatera, 18:00etatik 19:00etara, bai Gazteguneko ohiko ordutegian. Nahitaezkoa izango da NANa aurkeztea, eta pertsona bakoitzak gehienez 2 txartel eskuratu ahal izango ditu.