Albisteak

Gymkana 'Alkartasunaren feria'

9 enigmak, 50 minutuko denborak eta ia kilometro bateko ibilbideak osatzen dute

Bisitariak erakartzeko eta herrian izango duten esperientzia hobetzeko eta tokiko ekonomian kontsumoa sustatzeko helburuarekin, Mungiako Udalak 'Alkartasunaren feria' gymkana digitala aurkezten du, gymkana digitalean egindako ibilbide turistikoa, herriko txokoak eta interesguneak zeharkatzen dituena, pistak jarraituz eta enigmak konponduz, telefono mugikorreko app baten bidez.

Gymkana Digital Turistiko hau familia osoarentzat pentsatutako jarduera bat da. Bertan, 9 enigma konpondu behar dira 50 minututan, eta guztira kilometro bateko ibilbidea egin behar da. Abentura biribilgunearen ondoan dagoen plazan hasten da (bertan Lauxeta Olerkari eta Landetxo kaleak elkartzen dira), egurrezko trenaren eta musikariaren eskulturaren artean. Enigma bat konpontzen den bakoitzean, hurrengoa bistaratzen da ibilbidea bete arte.

Kontakizuna benetako gertaera batetik abiatzen da. Hain zuzen ere, 1900eko urtarrilaren 18a da, osteguna, eta goizeko zortziak dira. Lutxanatik Mungiarako trenbidea geltokian gelditu berri da. Bertako bagoietatik jende asko jaisten da, San Antontxu Azokan parte hartzeko honaino iritsita, ordu batzuk barru abiatu eta lau egunez luzatu beharko litzatekeena. Mungiako Hiribilduaren eta Mungiako Elizatearen arteko liskarrek etsipena sortu dute, eta badirudi denak prest daudela jaiegunari muzin egiteko. Hortik aurrera, gymkanak fikziozko istorio bat sortzen du, non parte-hartzailea Pantxike den, gazte mungiarra, zeinaren familiak belaunaldiak baitaramatza lurra lantzen. Hiribilduak eta Elizateak bat egin eta elkarrekin ibil daitezen lortzea da erronka.

Doako gymkana hau telefono mugikorraren app baten bidez egiten da, eta dagoeneko eskuragarri dago Udalaren webgunean.

Mungiako Udaleko Turismo zinegotzia Nagore Torrek adierazi duenez, "turismo adimendunaren modu berri bat da, eta Mungiako bizitza turistikoa hobetu nahi dugu, herritarren eskura tresna moderno bat jarriz, gure herriko leku ikoniko guztiak modu familiar eta entretenigarri batean ezagutarazteko helburua duena". Era berean, gaineratu duenez, "horrelako ekimenekin Mungiako eskaintza turistikoa zabaltzen dugu, berrikuntzari, iraunkortasunari eta konektibitateari dagokienez, eta, gainera, dibertsioa, informazio turistikoa eta ikaskuntza garrantzi-maila berean jartzen laguntzen dugu. Hiria joko-taula da eta mugikorra jolasteko tresna".

Link-a (bakarrik mugikorraren bitartez): https://gymkanaturistica.com/game/?pin=mungia

Egoera

1900 urteko urtarrilaren 18a da (osteguna) eta goizeko zortziak dira. Lutxanatik Mungiarako trena geltokian gelditu berri da. Bagoietatik jende asko jaisten da, San Antontxu Azokan parte hartzeko etorri dira. Azoka ordu batzuk barru abiatu eta lau egunez luzatu beharko litzateke. Eskulangintzako, abeltzaintzako eta nekazaritzako profesionalak harritu egiten dira Mungian prestaketa-lanik egin ez dela ikustean.

Mungiako Uriaren eta Elizatearen arteko liskarrek etsipena sortu dute, eta badirudi denak daudela prest jaiegunari muzin egiteko. Pantxike zara, mungiar gaztea. Zure familiak belaunaldiak daramatza lurra lantzen eta herrian bizitzen, eta konpontzeko prest zaude.

Ordu gutxi barru hasi behar du Azokak eta bere ezaugarri erakargarri guztiak izan behar ditu. Gainera, erronka are handiagoa duzu: alde biek, Uriak eta Elizateak, bat egitea eta aurrerantzean bidea elkarrekin egitea.

Jokoaren arauak

-Ginkana hasteko, kokatu errotondaren ondoan dagoen plazatxoaren erdian (bertan elkartzen dira Lauxeta Olerkari eta Landetxo kaleak), egurrezko trentxoaren eta musikariaren eskulturaren artean.

-Eskaneatu kartelaren QR kodea telefono mugikorrarekin.

-Sakatu «JOKATU» botoia.

-Aukeratu hizkuntza (EU-ES-EN-FR).

-Irakurri jokoaren sarrera eta arauak.

-Galderaren bat ebatzi ezin baduzu, ez kezkatu, laguntza emango dizuten arrastoak dituzu eskura. Sakatu argiaren ikonoa horietara sartzeko.

-Mapa bat ere baduzu, despistatuz gero gal ez zaitezen.

Zorte on!