Albisteak

Gurutze Gorriak umeei BBBa egiten irakasteko bideo bat sortu du `Kantu Kolore ́ taldearekin eta Mungiako Udalaren babesarekin

Bideokliparen aurkezpena Mungiako Legarda eskola publikoan egin zen atzo; bertan 60 ikasle BBBa egiten aritu ziren biziak salbatzea ahalbidetzen duen teknika hori sustatzeko.

Urriaren 16a mundu mailan Bihotz-biriketako Bizkortzeaz (BBB) kontzientziatzeko eguna da. Egun hori Europako Parlamentuaren adierazpen bati esker sortu zen, eta horren bitartez bihotz-gelditzeari buruzko kontzientzia sortu, eta BBBari buruzko informazioa zabaltzea nahi zen, eta haren praktika sustatzea du helburu, biziak salbatzea ahalbidetzen duen teknika den aldetik. Ildo beretik, eta BBBren Munduko Eguna dela eta, Mungialdeko Gurutze Gorriak, `Kantu Kolore ́ taldearekin batera, musika-bideo bat sortu du Mungiako Udalaren laguntzarekin, ikastetxe guztien artean zabaltzeko eta ume guztiek BBB egiten ikasteko aukera izan dezaten. Bideoa doan dago eskuragarri Youtuben: https://youtu.be/y4vcEhe5gm8?si=7963lzZ64Y1EpfIg

Bideokliparen aurkezpena Mungiako Legarda eskola publikoan egin zen atzo. Bertan, 60 ikasle BBBa egiten aritu dira, egun horretarako sortutako abestiaren doinuekin batera.

Bihotz-biriketako bizkortzea

Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) biziak salbatzeko teknika bat da, eta baliagarria da larrialdi-egoera askotan, pertsona baten arnasketa edo bihotz-taupadak gelditu diren bihotzekoetan edo itotze egoeretan, besteak beste. BBBrekin hasteko bularrean konpresio indartsuak eta azkarrak egitea gomendatzen da. Eskuekin bakarrik egiten den BBBrako gomendio hori prestakuntzarik gabeko pertsonei eta lehen laguntzetan aritzen direnei ematen zaie, beti baita hobe saiatzea ezer ez egitea baino. Zerbait egitearen eta ezer ez egitearen arteko aldea pertsona baten bizia salbatzea izan daiteke.