Albisteak

Gazte Kalistenia

Talde muskularren mugimenduetan zentratzen diran ariketen multzoa da; bizkortasuna, indar
fisikoa eta malgutasuna garatzeko helburuagaz.

Talde muskularren mugimenduetan zentratzen diran ariketen multzoa da; bizkortasuna, indar
fisikoa eta malgutasuna garatzeko helburuagaz. Giharrak ahalik eta gehien uzkurtzen saiatzen
gara, eta gorputz-lerrokadura egokia lortzen, gorputza modelatzeko, jarrera hobetzeko eta
gorputz-inguru egokia definitzeko aukerea emoten dau.
Mungiako parke batean egingo da. Jardueraren eguna aurretik jakinarazoko da.

IZEN EMOTEA:
 
-Martiaren 22tik apirilaren 12ra (biak barne)
-Kiroldegian, ez da beharrezkoa izango abonatua izatea
 
EDADEA: 12-17 urte
 
PREZIOA: doan
 
PLAZA KOPURUA: mugatua izango da eta Mungian erroldatuek lehentasuna izango dabe.
 
DATA: apirilak 14
 
ORDUTEGIA: 11:00-13:00
 
DUTXAK: dutxa zerbitzua egongo da jardueran parte hartzen daben pertsona guztientzat.
 
MOTXILAK ETA/EDO OBJETU PERTSONALAK: kiroldegiaren barruko armairuak erabili ahal izango dira eta erabiltea gomendatzen da.
 
ANTOLAKETA: jarduera kiroldegian hasi eta amaituko den ibilbide batean garatuko da, eta instalazinoko
langileak arduratuko dira prestakuntza egiteaz eta jarduera gainbegiratzeaz.
 
MATERIALA: kirol-erropa erosoa eta motxila txikia ur-botilatxuagaz.
 
* OHARRA: baldintza klimatologikoek jarduera garatzeko aukerarik ematen ez badabe, aste horren hasikeran jakinarazoko da noiz aldatuko dan jarduerea edo noiz eten.