Albisteak

Etxeko Animalien Babesa

Etxeko Animaliak Babesteko Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak (9/2022 Legea) eta Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko Espainiako Legeak (7/2023 Legea) animalien babes- eta ongizate-maila egokiak lortzea dute helburu. Helburu hori lortzeko, bi legeek betebehar multzo bat ezartzen dute, botere publikoak eta herritarrak animalia guztiekiko errespetuan inplikatuz.

Betebeharrak

-Mikrotxiparekin identifikatzea.

-Heriotzagatiko baja.

-Albaitariaren kontrola.

-Katu guztien esterilizazio kirurgikoa, sei hilabete bete baino lehen.

-Txakurrak eukitzeko prestakuntza.

-Erantzukizun zibileko asegurua txakurrak eukitzeagatik.

Debekatuta

-Hilketa: eutanasia albaitariaren irizpidearen eta kontrolaren arabera bakarrik justifikatuko da.

-Gorputz-mutilazioak edo aldaketak.

-Espazio publikoetan lotuta edo aske eukitea, gainbegiratu gabe.

-Normalean, terrazetan, balkoietan, teilatu lauetan, trastelekuetan, patioetan, sotoetan eta ibilgailuetan txakurrak eta katuak eukitzea.

-Animaliak ibilgailu motordunei lotuta eramatea martxan.

-Animalia gainbegiratzerik gabe uztea hiru egunez; txakurren kasuan, segidan 24 ordu baino gehiago.

Administrazio-zigor nagusiak

-Arinak: 500 eurotik 10.000 eurora bitarteko ohartarazpena edo isuna.

-Larriak: 10.001 eurotik 50.000 eurora bitarteko isuna.

-Oso larriak: 50.001 eurotik  200.000 eurora bitarteko isuna.

Bide publikoan abandonatutako edo galdutako animaliak jasotzea

Edonork animalia bat bide publikoan galduta aurkitzen badu, Udaleko Udaltzaingoari jakinarazi beharko dio, kasu horietan jarduteko prozedura hasteko.

Udalerriko eremu publiko jakin batean finkatuta dagoen katu-taldea, askatasun-egoeran edo erdi-aske bizi direnak

-DEBEKATUTA dago katuei jaten ematea, horretarako baimen berezia duen pertsona izan ezean.

-Badira katu horiek elikatzeaz arduratzen diren pertsonak, horretarako egiaztagiria daukatenak.