Albisteak

MUNGIAKO SALTOKIEK BAT EGIN DUTE 'OTSAILAREN 11 ERAKUSLEIHOAK' EKIMENAREKIN

-Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko eguna ospatzeko, Mungiako Udalak eta Elhuyarrek sustatutako "Otsailaren 11 erakusleihoak" ekimenean...

Mungia, 2023ko otsailaren 7an. Mungiako Udalak eta Elhuyarrek "Otsailaren 11 erakusleihoak" egitasmoa jarri dute martxan herriko 30 dendatan, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egin duten lana ezagutarazteko. Bizilabe gazteentzako zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko aisialdi-eskaintzaren barruan kokatzen da ekimen hau eta, guztira, Bilbo, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Mungia, Elgoibar, Deba, Beasain eta Donostiako 218 saltokik hartuko dute parte.
 
Horrela, otsailaren 11an ospatuko den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin batera, erakusleihoak apaindu dituzte Mungiako 12 saltokik. Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarri dituzte dendan, eta haren ikerketan inspiratuta apaindu dute dendako erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtu dira dendariak, eta emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten laguntzen dute. Aurten, GINKANA batean parte hartzeko aukera ere dago. Actionbound aplikazioa jaitsiz, dendaz denda, 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatuta, emakumeen inguruko galderei erantzun behar zaie.
 
Saltokiei dagokionez, hauek dira Mungian "Otsailaren 11 erakusleihoak" ekimenean parte hartuko dutenen zerrenda:
 
• FARMACIA CARLOS AGUIRRE MORAN
• GOLZARRI BOTIKA, S.L.
• IKIGAI
• PEPITA
• CRISTINA PELUQUERIA
• MARSALA ARTISAUTZA
• HERBORISTERÍA LEIZURI
• GARATU IKASGELA
• REMIT
• RYELMA
• PUK&CO
• BIOLETA MUNDUAN
 
Emakume ikertzaile horien ilustrazioak Bizilaberen webgunean eskegiko dira, beren lanari buruzko informazioarekin batera; informazio horretan, ikertzaileen bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak biltzen dira. Aurtengo edizioan "Otsailaren 11 erakusleihoak" ekimenean omenaldia jaso duten emakumezko zientzialariak honako hauek dira:
 
Mari Luz Esteban Galarza (Pedrosa de Valdeporres, Burgos, 1959). Medikua eta antropologoa
Maryam Mirzajani (Teherán, Iran, 1977-2017). Matematikaria
Estibaliz Apellaniz Ingunza (Bilbo, Bizkaia, 1954). Geologoa
Emma Roca Rodríguez (Bartzelona, Katalunia, 1973-2021). Biokimikaria
Dorcas Muthoni (Nyeri, Kenya, 1979). Ingeniari informatikoa
Homira May Rezai (Jaghori, Afganistan, 1993). Medikua
Melissa Cristina Márquez Villalobos (San Juan, Puerto Rico, 1993). Itsas biologoa
Amaia Arranz Otaegui (Tolosa, Gipuzkoa, 1987). Historialaria eta arkeobotanikaria
Sally Ride (Encino, AEB, 1952-2012). NASAko fisikaria, dibulgatzailea eta astronauta
Maddi Astigarraga Bergara (Deba, Gipuzkoa, 1997). Ingeniari biomedikoa eta ilustratzaile zientifikoa
Ainara Sangroniz Agudo (Elgeta, Gipuzkoa, 1991). Kimikaria
Katalin Karikó (Szeged, Hungaria, 1955). Biokimikaria
 
Informazio gehiago nahi izanez gero:
 
Mungia Udala: Mikel Huerta Cayón komunikazioa@mungia.eus 946 74 12 16 / 697 527 142
Elhuyar: Irune Bengoetxea Lanberri i.bengoetxea@elhuyar.eus 943 363 040 | luzp.:301 688 676 151