Albisteak

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Mungiako Udaleko Alkate Udalburuak, Udal-ordezkari politiko guztien adostasunagaz, martiaren 8a Emakumeen Nazinoarteko Eguna dala eta,...

Gaur egun, batean eta bestean bizi doguzan krisi desbardinen testuinguru honetan, g izarte, ekonomia, ingurumen eta gobemantza ereduak birplanteatu gura dirá, bardintasun-arrakalak gitxitzeko asmoagaz; izan bere, arrakala horreek handitu egin diralako gizatearen zati handi batentzat; batez bere, emakumeentzat. Funtsezkoa da politikan zein erabagiak hartzen dirán gune eta arlo guztietan emakumeek bardintasunean jardutea eta lidergoa izatea. Emakumeen parte-hartzeak, ostera,
mugatua izaten jarraitzen dau; kasurako, politika gaietan, administrazino publikoan, enpresa pribatuetan, unibersldadean, sindikatuetan, alkarte eta kooperatibetan eta beste hainbat sektoretan.
 
Martxoak 8 honetan, lehentasunezkoa da emakumeen lidergoak sustatzea, gobernantza feministaren eta lidergo partekatuaren eredu batetik abiatuta. Emakumeen parte-hartzearen alde lan egiteko beharrezkoa da: andrei podere-espazioak partekatzea eta eskaintzea eragozten deutsiezan erresistentzia eta inertziei aurre egitea; jagote-lanen banaketa erarrtzukidean aurrera sendo egitea; balioa emotea zaintza eta bestelako lan feminizatuen sektore profesional prekarizatuei; emakumeek lidergo-gaietan daukien konfiantza mugatzen daben estereotipo eta aurreretxiei kontra egitea; emakumeen kontrako indarkeria era guztiak erro-errotik desagerrarazotea, baita indarkeria politikoa bere; emakumeen eta nesken eskubideak agenda feministaren erdigunean jartzea.
 
Horregaitik, konpromiso honeek hartzen doguz andrazkoen lidergoa bultzatzeko, eta poderea bardintasunean egikaritu ahal izateko baldintzak errazteko:
 
1. Emakumeen Etxeak sortzeko prozesu parte-hartzaileak abian jartzea.
2. Ahalduntze programak eta eskoiak baliabide eta leku egokiez hornitzea.
3. Mugimendu feministaren eta emakume-alkarteen parte-hartzea indartzea, erabagi partekatuak hartzeko konpromiso sendo batetik abiatuta.
4. Bardintasun-planen intersekzionalitatea indartzea.
5. Adinaren eta generoaren arabera bereizitako datuak sortzea.
6. Politika-lanetan sartzen dirán emakumeentzako ikaskuntza- eta ahalduntze-guneak antolatzea.
7. EUDELi eskatzea indarkeria politikoari aurre egiteko protokoloak proposatu daizala eta ordezkaritza orekatu baterantza egiten diran aurrerapenak babestu daizala.
 
Horregaz batera, Udal honek bat egiten dau Mungialdeko emakumeen alkarteek eta talde feministek martxoaren San, eguaztena, 20:00etan Udaletxe inguruan deitutako kontzerrtrazinoagaz.
 
Amaitzeko, dei egiten deutsegu herritarrei Emakumeen Nazinoarteko Egunaren aldarrikapenari era aktiboan eusteko eta bai Udaletik, bai mugimendu feministatik, bai emakumeen alkarteetatik eta bai Mungiako kultur eta kirol alkarteetatik antolatzen antolatzen diran jarduera eta mobilizazino guztietan parte hartzeko.