Albisteak

Mungiako Udalak kontuz ibiltzeko eta zuhurtasunez jokatzeko gomendatzen du, elur-alerta eta euriteen alerta horiarengatik

Baldintza klimatologikoek, elur-alertak eta datozen egunetarako euriteen abisu horiak eragindako egoera dela eta, Mungiako Udalak kontuz ibiltzeko...

Gomendioak

Denboralearen ondorioz aktibatutako alertei aurre egiteko, Mungiako Udaletik gomendio hauek egiten dizkizuegu:

- Ibai, zubi eta urak har ditzakeen eremuetatik urruntzea.

- Urpean dagoen eremurik  ez zeharkatzea, ez autoz, ez oinez.

- Autoa erabili behar izanez gero, kontu handiz ibiltzea (autoa aztertu -balaztak, pneumatikoak, argiztapen-sistema, izotzaren aurkako likidoa, bujiak eta abar-  eta martxa laburrean  gidatu, norabidea bat-batean aldatu gabe). Ez zapaldu balaztarik izotz-eremuetan.

- Azken orduko informazioaren berri  kanal ofizialen bidez hartzea.