Albisteak

Mungiako Udalak tasak, zergak eta prezio publikoak izoztu ditu aurten be

Helburua persona eta kolektibo ahulenei laguntzea da, % 90eko hobariak emonez, zaborren tasetan edo OHZn, besteak beste Modu berean,...

Mungian, 2022ko abenduaren 27an. Inflazinoak eta prezioen igoera orokorrak markautako testuinguruan, Udalak, Mungiako familien eta negozioen mesedetan jarduteko asmoz, beste urte batez udal tasak, zergak eta prezio publikoak izoztea onartu dau, mungiarren presino fiskala handitzea saihestuz. Holan, zergak, prezio publikoak eta tasak ez igoteaz, eta gaur egun ordenantzetan jasotako onura fiskalei eusteaz gan, hainbat barrikuntza sartuko dira, persona eta kolektibo ahulenei zuzenduta, batez be. Neurri barri horreen onuradun izango dira, halaber, gero eta agerikoagoa dan arazoari, klima-aldaketari, aurre egiteko energia-eraginkortasuna bilatzen daben personak.

Beraz, mungiarren presino fiskala ez handitzeko, kolektibo ahulenek, errenta bajuenak dituen personek edo familia ugariek, adibidez, % 90eko hobariak izango ditue OHZn eta hainbat tasatan, horreen artean, zaborretan, estolderietan edo prezio publikoetan, bai eta kirol- edo kultura-zerbitzuak erabilteagaitik be. Modu berean, Udalak hobariak emon gura deutsez klima-aldaketak eragindako larrialdiari aurre egiten deutsien persona eta enpresa guztiei. Horretarako, eguzkitik datorren energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalau dituen ondasun higituezinei eta OHZn eta EIOZn (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga) ere % 50eko hobaria aplikatuko zaie energia berriztagarrietan edozein inbertsio egin dutenei be % 50eko hobaria aplikauko jake. Azkenik, nabarmentzekoa da A motako eraginkortasun energetikoaren etiketa daben higituezinek be ehuneko bereko hobaria izango dabela, eta B motako eraginkortasun energetikoaren etiketa dabenek, barriz, % 30eko hobaria.

Ager Izagirre Mungiako alkateak azpimarratu dauenez, oso garrantzitsua da hobari garrantzitsuak aurrera ateratea "errenta txikia daukien persona eta kolektibo zaurgarriei laguntzeko, baita eraginkortasun energetikoa bilatzen dabenei laguntzeko be, Udalak aurrera daroan ingurumen-politikearen ildotik". Leire Bilbaok, Mungiako Udaleko Ekonomia zinegotziak, bere aldetik, diru-bilketan eragina daukan proposamena dala adierazo dau, "baina diru-bilketarako gaitasunari eusten jarraituko dogu, gure herritarrek eskatzen deuskuezan kalidadeko zerbitzuak emoten jarraitzeko, eta, aldi berean, Udalaren kontuak zor barik izanda".

Hobariei eta salbuespenei buruzko informazinoa www.mungia.eus webgunean kontsultau ahal izango da.