Albisteak

Mungiako Udalak OHZn ehuneko 50eko hobariak adostu ditu berezko ezaugarriak dituen udalerriko higiezinetarako

Zerga horren ganeko hobari garrantzitsuenak babes publikoko etxebizitzei, Eusko Jaurlaritzaren programetan lagatzen diran higiezinei eta...

Mungian, 2022ko irailaren 13an. Mungiako Udalak, berezitasun jakin batzuk dituen udalerriko hainbat higiezini Ondasun Higiezinen ganeko Zergan hobariak emotea onartu dau. Hobari garrantzitsuenak (% 50) babes publikoko etxebizitzei eta horreen parekoak diranei ezarriko jakez, behin betiko kalifikazinoa emon eta hurrengo hiru zergaldietan.

Bestalde, "Etxebizitza Hutsen Programa" izeneko programaren barruan Eusko Jaurlaritzari lagatzen jakozan edo autonomia erkidegoetako, foru aldundietako edo udaletako antzeko beste etxebizitza-plan batzuetan  lagaten diran higiezinei be % 50eko hobaria aplikauko jake. Azkenik, eguzkitik datorren energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalauta dituen ondasun higiezinei be hobari bera aplikauko jake. Kasu zehatz horretan, higiezinaren instalazinoak jagokon lizentzia izan beharko dau, instalazinoa eginda egon beharko da eta Eraikuntza, Instalazino eta Obren ganeko Zergaren hobariaren onuradun izan beharko dau.

Ager Izagirre Mungiako alkateak azpimarratu dau oso garrantzitsua dala zerga horren hobari garrantzitsuak aurrera ateratea "errenta bajuak dituen personentzat edo familia behartsuentzat eta eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoko sistemak dituen etxebizitzak dituenentzat".

Interesdunek hobaria eskatu beharko dabe, eta kontua helbideratuta ez daukienentzat ordaintzeko epea irailaren 10etik urriaren 10era bitartekoa izango da. Hobariei eta salbuespenei buruzko informazinoa www.mungia.eus  helbidean kontsultau ahal izango da.