Albisteak

Datorren otsailaren 24an Mungiako Duatloiaren XV. edizioa ospatuko da

Lasterketa 16:00etan hasiko da

Egun hauetan ohikoa den bezala, Mungiak Mungiako Duatloiaren XV. Edizioa hartuko du, Mungiako Tritoiak Triatloi Klubak eta Udalak antolatuta. Horrela, datorren larunbatean, otsailaren 24an, herriko kaleetan euskal duatloi zirkuituko kirolari onenez gozatzeko aukera izango da.

Lasterketa 16:00ak aldera hasiko da, gizonezkoen irteera oinez ordu berean, eta emakumezkoen irteera oinez 16:04an. Mungiako kaleetan barrena egingo den zati erabat hiritarra izango da, eta irteera eta helmuga Mungiako Matxin plazaren aurrean egongo dira. Oinezko lasterketaren distantzia 5,15 kilometrokoa izango da.

Ondoren, Mungiako udaletxe ondoko Matxin plazan dagoen trantsizio eremura joango dira korrikalariak, bizikleta hartu eta 12 kilometroko zirkuitu oso azkar bati bi itzuli emateko. Kasu honetan, txirrindularitza segmentua Mungia eta Fika arteko bi itzuliko zirkuituak osatzen du.

Amaitzeko, kirolariek bizikleta utzi eta beste lasterketa tarte bat egingo dute oinez. 2,60 kilometroko ibilbidea izango da, Mungiako Duatloiaren XV. edizioari amaiera emateko.