Albisteak

PRENTSA-OHARRA

Mungiatik Bilborako gaueko zerbitzua eskaini dauan Bizkaibuseko gidariak zapatuan jasandako erasoa dala eta, Mungiako Udalak honako hau adierazi...

1. Indarkeria era guztiak orokorrean eta gertaera zehatz hori goitik behera gaitzesten dituala.
2. Eraso penagarri hori jasan dauen emakumeari babesa eta elkartasuna eskaintzen deutsola, bai eta horren senideei eta ingurukoei bere. Bere esanetara gagoz behar dauen laguntza guztia emoteko.
3. Esku hartu daben profesional guztiei gure esker ona adierazoten deutsegu, bai biktimari arreta emoteari eta bai kerketa-lanei jagokenean.
4. Udal hau era horretako erasoen kontra dago erabat. Balioetan oinarritutako hezkuntza lantzen jarraitu behar da, eta, era berean, azpimarratu egin behar da eguneroko lana dala horrelako jarrerak eragiten dabezan faktoreetan eragiteko egin beharrekoa.