Albisteak

KIROL CAMPUSA-ASTE SANTUA 2023

Jarduera fisikoa funtsezkoa da gizakiontzat eta, batez bere, umeentzat. Izan bere, garapen fisikoa eta psikologikoa modu osasungarrian egiten...

Datorren Aste Santuan, kirola sustatu eta bultzatu gura dogu gazteenen artean, eta, horretarako, hainbat
edadetarako jarduerak antolatu doguz, modu orekatuan bananduta.
Helburua hau da: batetik, eskola-oporraldian familia-kontziliazinoan laguntzea, eta, bestetik, umeek oporrak
era atseginean gozatzeko erea izan daiela.
Kanpusa euskeraz egingo da, hau da euskera izango da bertan oinarrizko komunikazino hizkuntza, baina,
irakasle guztiak elebidunak izanda, ez da arazorik egongo edozein umek parte hartzeko.