Albisteak

ASTE SANTUKO III. PADEL-TXAPELKETA

Hirugarren edizinoa da aurtengoa; eta honetan bere, lehenengo eguneko ilusino beragaz, helduentzako III. Padel-txapelketan parte hartzen animatzen zaituegu. Helburua, beti legez, parte hartzeko giroa sortzea da, herritarren artean kirolaren balioak sustatzea eta, aldi berean, modu dibertigarrian egitea.

Hirugarren edizinoa da aurtengoa; eta honetan bere, lehenengo eguneko ilusino beragaz, helduentzako III. Padel-txapelketan parte hartzera animatzen zaituegu. Helburua, beti legez, parte hartzeko giroa sortzea da, herritarren artean kirolaren balioak sustatzea eta, aldi berean, modu dibertigarrian egitea.

IZEN-EMOTEA:

-Martiaren 13tik 31ra (biak barne)

- Kiroldegian, administrazino-ordutegian, ez da beharrezkoa izango abonatua izatea.

EDADEA: 16 urtetik gorakoentzat

PREZIOA: doan

PLAZA KOPURUA: mugatua izango da eta Mungian erroldatuek lehentasuna izango dabe.

-Gehieneko kupoa: andrazkoen 16 bikote eta 16 absolutu. Kategoria absolutuaren barruan, andrazko bikoteak,

gizonezkoenak eta bikote mistoak inskribatu ahal izango dira.

*Izena emoten daben bikoteak plaza libreak baino gehiago badira, zozketa publiko bidez esleituko dira.

TXAPELKETAREN DATAK: apirilak 6, 7, 8 eta 10

ORDUTEGIA: 9:00-14:00

ANTOLAKETA: jarduera kiroldegiko padel pistetan egingo da, instalazinoko begiraleek gainbegiratuta.

DERRIGORREZKO MATERIALA: padel-pala.

DUTXAK: dutxa zerbitzua egongo da txapelketan parte hartzen daben pertsona guztientzat.

MOTXILAK ETA/EDO OBJETU PERTSONALAK: kiroldegiaren barruko armairuak erabili ahal izango dira eta erabiltea gomendatzen da.