Albisteak

ASTE SANTUKO II. FRONTENIS-TXAPELKETA

Helburua, beti legez, parte hartzeko giroa sortzea da, herritarren artean kirolaren balioak sustatzea eta, aldi
berean, modu seguru eta dibertigarrian egitea.

IZEN-EMOTEA:
- Martiaren 27tik apirilaren 5era (biak barne)
- Kiroldegian, administrazino-ordutegian. Ez da beharrezkoa izango abonatua izatea
TXAPELKETAREN LEKUA: udal Frontoia
EDADEA: 12-17 urte
PREZIOA: doan
PLAZA KOPURUA: mugagabea
TXAPELKETAREN DATAK: apirilak 11, 12 eta 13
ORDUTEGIA: 11:00-13:00
ANTOLAKETA: jarduera udal frontoian egingo da, instalazinoko begiraleek gainbegiratuta
DERRIGORREZKO MATERIALA: raketa eroan behar da


* Ur botila eroatea gomendatzen da


TXAPELKETAREN ANTOLAKETA
1- Txapelketaren hasikeran zozketa egingo da talde bakotxa osatuko daben taldeak zehazteko.
2- Egutegi bat egingo da aldez aurretik finkatutako egun eta orduakaz.
3- Izena emon dabenek epaile-lanak egingo ditue, langile kualifikatuen laguntzagaz.