Albisteak

“Osasunaren alde ekimenaren XIX. edizioa” ospatuko da Mungian maiatzaren 6tik 31ra

"Osasunaren XIII. Jardunaldia: nerabeak, sexualitatea eta pornografia" maiatzaren 21ean egingo da, eta Tabakorik Gabeko Familien Krosa, berriz, maiatzaren 31n.

Datorren astelehenetik aurrera, maiatzaren 6tik aurrera, Mungiak "Osasunaren Alde jardunaldien XIX. edizioa” egingo du. Gizarte Zerbitzuen Mungialdeko Mankomunitateko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak osasunaren esku utziko du berriro maiatzeko protagonismoa. Horretarako, herritarren artean osasuna sustatzea helburu duten hainbat tailer eta jarduera programatu ditu.

Horrela, Bentades Ikastetxeko eta Larramendi Ikastolako DBHko 1. mailako ikasleek "KERIK GABEKO GAZTEAK" sarien hamaikagarren banaketa egingo dute. Era berean, Mungialdeko Gurutze Gorriak hainbat osasun- eta lehen sorospen-tailer emango dizkie Mungialdeko ikastetxe guztietako LHko 5. mailako ikasleei. Maiatzaren 21ean, asteartea, "Osasunaren Jardunaldia: nerabeak, sexualitatea eta pornografia" ospatuko da Torrebillelan.

“Osasunaren XIII. Jardunaldia: nerabeak, sexualitatea eta pornografía”

Maiatzaren 21ean Torrebillela Kultur Etxeak “Osasunaren XIII. Jardunaldia” hartuko du, nerabezaroan, sexualitatean eta pornografian sakonduko duena. Goizeko 9:00etan hasiko da eta bost ordu eta laurden inguruko iraupena izango du. 

Jardunaldi honek gazteen arteko sexualitatearen problematikaren diziplinarteko ikuspegitik komunikaziorako gunea izan nahi du. Bere helburua hausnarketa egitea, ikusaraztea eta informazioa ematea da, baita arlo horretan dauden baliabideak ezagutzea ere. Horretarako, hezkuntzaren arloko adituek eta gai horrekin lotutako elkarteek parte hartuko dute.

Sarrera doakoa da, eta Osasunari buruzko Jardunaldira joan nahi dutenek helbide honetan eman dezakete izena: prebentzioa@mungialde.eus edo 94 404 77 07 / 747 414 274.

Informazio-stand eta “TABAKORIK GABEKO FAMILIEN KROSAREN XX. Edizioa”

Maiatzaren 31n, goizean, 11:00etatik 13:00etara, Foruen Plazan tabako-kontsumoaren prebentzioari buruzko informazio-stand bat jarriko da, Mungiako Osasun Zentroarekin lankidetzan.

Arratsaldean, 17:30etik aurrera, “TABAKORIK GABEKO FAMILIEN KROSA” ospatuko da Matxin Plazan, Mungia Atletismo Taldearen eta Gurutze Gorriaren laguntzarekin. Adinaren arabera, hainbat kategoria egongo dira, eta irteerak 18:45etik aurrera izango dira. Izen-emateak 18:00etatik aurrera egingo dira plazan bertan.

Gainera, arratsalde osoan zehar, tailer eta jarduera ludikoak eta kirolekoak izango dira (altuera-jauzia, luzera-jauzia, lehen sorospenen tailerra, tabakoaren prebentzioari buruzko informazio-standa, etab.), arratsalde osasungarria eta jai-girokoa igarotzeko. 17:30etik 19:30era "Makina erretzailea" tailerra hasiko da haurrentzat. Era berean, 18:30etatik 19:30etara "Lehen sorospenak" tailerra egingo da herritar guztientzat.

“OSASUNAREN ALDE XIX.” edizioko programa Mungialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen www.mungialde.eus eta Mungiako Udalaren webgunean kontsulta daiteke: www.mungia.eus.