Albisteak

Badatoz Mungiako inauteriak!

Mungiako Udalak eta herriko hainbat kultur talde eta eragilek jente guztiarentzako jarduera ugari antolatu ditue Zezeilaren 18an, zapatuan,...

Mungian, 2023ko zezeilaren 14an. Osasun egoerearen ondorioz jaien programazinoa egokitu behar izan zan urte biren ostean, 2023ko inauteriak asteburu honetan itzuliko dira Mungiara eta mungiarrek jarduera programa zabala izango dabe eskura egun horreek jai giroan igaroteko. Holan, Mungiako Udalak eta herriko hainbat kultur talde eta eragilek ekimen ugari antolatu ditue zezeilaren 17, 18 eta 19rako, herriko kaleak kolorez, mozorroz eta giro ederrez beteteko.
 
"Udalak berak eta herriko kultur talde eta eragileek jente guztiari, txikiei zein helduei, zuzendutako hainbat jarduera prestau ditue. Herri osoa Inauterietako protagonista sentidutea gura dogu, eta asteburuan zehar egingo diran jardueretan parte hartzeko aukera izatea. Mungiarrak ekimen horreetan parte hartzera", adierazo dau Ager Izagirre Mungiako alkateak.
 
Programazinoa:
 
Holan, Udalak eta herriko kultur taldeek askotariko jarduera programea prestau dabe, parte-hartzean oinarritua eta jente guztiari zuzendua, pandemiaren ondorioz azken urte bietan izan diran murrizketak atzean itxita. Holan, jai programazinoa bariku arratsaldean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan, "FAUSTINA ETA MUNDUKO INAUTERIAK" ipuin kontaketeagaz, Udal Liburutegian. Ostean, 18:30ean, Gazteguneak Inauterietako tostaden tailerra hartuko dau. 19:00ak aldera, Inauterietako euskal dantzen kalejirea hasiko da Euskal Pizkundea etorbidean, eta, herrian zehar ibili ostean, bueltauko dira Euskal Pizkundea etorbidera Inauterietako euskal dantzen ikuskizuna eskaintzeko.
 
Zapatuan, hilaren 18an, arratsaldeko 18:00etan hasiko dira ekitaldiak, mozorrotutako koadrilen Kalejireagaz eta animazinoagaz Mungiako kaleetan. Kalejiraren ostean, Oihan Vega DJaren eta bere diskofestaren txandea izango da 18:30ean Foruen Plazan. Jaiak 20:00etan jarraituko dau, irrikaz itxoiten dan mozorro eta playback lehiaketeagaz. Urteko gaia musikea izango da eta sari ugari banatuko dira. Irabazleak, herriko establezimenduetan gastetako 250 euroko bonua jasoko dau, eta bigarrenak eta hirugarrenak 200 eta 150 eurokoa, hurrenez hurren. Ganera, photocall-ean argazki bat aterateak herriko saltokietan gastetako 100 eurorainoko saria ekarri daike.
 
Baina zapatuko egitaraua ez da hor amaituko. Izan be, ostalariek, "OSTALARIAK INAUTERIETAN" lehiaketearen VII. edizinoa ospatuko dabe, Txorongo txarangak 18:30etik 20:00etara eta Kolpez Blai batukadak 21:00etatik 22:00etara girotutako kaleko animazinoagaz. Parte hartuko daben establezimenduak ATERPE, ELORDUI, EZ ESAN INORI, IZARRA, LA CABAÑA, RAMONTXU, TXOMIN ETA URGOITI izango dira. ‘La Basuk' emongo deutso amaierea egunari 22:00etan.
 
Urtarrilaren 19an, domekan, Txitxiburduntzi eguna ospatuko dogu Basatostera egingo dan urteroko urteeragaz. Aurton 09:00etan abiauko gara Matxin Plazatik eta 10 kilometro inguruko ibilpidea egingo dogu landa bideetan barrena, Gure Ametsa Txistulari Taldeak girotuta. Horrez gain, 13:00ak aldera, itzuli ostean, Mungiako Udal Musika eta Dantza Eskolako trikitilari, txistulari eta dantzarien emonaldi laburraz gozetako aukera izango dogu. Ekitaldiaren amaieran
 
mungiarrek be parte hartu ahal izango dabe Lantzeko Inauteriak, Fandangoa, Jauziak eta Arin-Arina dantzatuz! Inauterietako egitaraua zezeilaren 21ean itxiko da Xilipurdi taldearen ‘Gaur Jaia' ikuskizunagaz.