Kiroldegian 3 areto barri (1. fasea)

Proiektuaren helburua:

Kirol instalazinoak hobetzea. Egungo kirol instalazionak eta kirola praktikatzeko eskariaren egoera aztertuta, argi dago espazio egokituak falta dirala. Hori konpontzeko, Kiroldegian bertan aukera dago etorkizun ertain-luzerako eskaintza asetuko dauen gunea sortzeko.

 

2. solairuko terraza estali eta 250 m2 inguruko eremuan hiru gimnasia-gela egitea proposatzen da: gimnasia lasaiak (pilates,…), erritmodunak (zumba,..) eta umeentzakoak (txikirritmoa, …).

 

Orain proposatzen dana lehenengo fasea da. Fase honetan estalkia eta fatxadak egingo dira eta, hurrengoan, barruko egokitze-lanak. Bigarren fase horrek gitxi gorabehera 140.000,00€ aurrekontua izango dau.

 

Nori zuzenduta:

Kirola egiten daben erabiltzaileei.

 

Aurreikusitako aurrekontua:

200.000€