Emaitzak - Aurrekontu Partehartzaileak 2018

EMAITZAK - Aurrekontu Partehartzaileak

2018ko martiaren 5etik 18ra Aurrekontu Partehartzaileak parte-hartze prozesua egin zan. Mungian erroldatutako bizilagunok aurrekontu partehartzaileetara bideratutako 300.000€-ak ze proiektutan inbertitzea gurago dogun zehazteko aukerea izan gendun.

 

Mungiako Udaletik eskerrik asko parte hartu eta lagundu dozuen guztioi, zuei esker posible izan da Aurrekontu Partehartzaileen prozesua garatzea.

 

 

 

 

 

Jarraian parte-hartze prozesuan jasotako galdeketak zenbat izan diran zehazten deutsueguz:

  • Onartutako galdeketak: 663 (87,5%)
  • Baztertutako galdeketak: 94 (12,5%)
  • Guztira: 757 (%100)

 

 

Mungiako 2018ko Aurrekontu Partehartzaileak prozesuan guztira 757 bizilagunek hartu dabe parte (herriaren %4,6ak). Zuzeneko eta internet bidezko kanalen bitartez 8 proiektu planteatu dira eta, pertsona bakotxak dituan lehentasunen arabera, herritarrok gure eretxia emon dogu.

 

 

Galdeketak ez-baliozkotzearen irizpideak honeek izan dira:

  • Gitxieneko datu pertsonalak jasotzen ez dabezan galdeketak
  • Proiektuen hautaketa okerreko eran eginda dagozan galdeketak
  • Mungian erroldatu bako parte hartzaileak
  • Bi aldiz bozkatu daben parte hartzaileak
  • 16 urte baino gutxiago dauzkaten pertsonak

 

 

Generoari dagokionez, emakumezkoen parte hartzea (%58,6) gizonezkoena (%41,4) baino handiagoa izan da. Hizkuntza aukeratzeko lehentasunari dagokionez, nahiko orekatua egon da, galdeketen %50,1a gaztelaniaz bete da eta %49,9a euskeraz.

 

 

Herritarren eskura jarritako kanalei dagokienez, Mungiako alkarte desbardinakaz egindako topaguneetan jaso da proposamenen kopururik handiena (239); jarraian, Online bidez egin diranak (220); Buzoi eta Postontzietan (166) eta, azkenik, karpetan jasotakoak (132).