Mungian Bardinetik Bardinerako bidean

Genero-Bardintasunerako IV. Planaren lanketa

Genero-Bardintasunerako IV. Planaren lanketa

Genero Bardintasunerako IV. Plana diseinatu ahal izateko, herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da.

 

Egindakoaren balorazinoa eta neurketa-lana egiten bete-betean sartuta gagoz, hau da, ebaluatze-adierazleak aztertzen, orain arte lortutako helburuen balantzea egiten.

 

Parte-hartze prozesu honen bitartez, herritarren ikuspuntuak zeintzuk diran jakin gura dogu; zure ekarpenak, eretxiak, oharrak eta iradokizunak behar doguz, moldatutako diagnostikoa ahalik eta osotuena izan daiten.

 

 

Zure eretxia jakin gura dogu

 

-Galdeketa bat aurkezten deutsugu, guztiz anonimoa.

-Galdetegi hau zure eskura egongo da, bagilaren 11tik 22ra (biak barne).

-Bertan jasotzen diran eretxiek etorkizunera begirako erronkak eta lehentasunak hobeto identifikatzen lagunduko deuskue.

 

 

Parte hartu gura badozu, sakatu beheko estekan eta bete galdetegia:

 

 

 

Hartuizu parte! Mungian Bardinetik Bardinerako bidean 2018