Katetxea, zergategia

Erdi Aroko Beko kaleren azken aztarna da. Eraikinaren horman ikus daitekeen kateak erakusten duenez, urian salgaiak sartu ahal izateko zergak ordaindu behar ziren tokia zen hura. Gaur egun foroetarako eta teknologia berrietarako gunea da.