KELONIA ETA ITSASOA

UME ANTZERKIA

Adiskidetasun eta biziraupenaren ganeko abesti itxurako istorioa da. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko dau, batzuei mesede egiten deutsenak besteei kalte egin leien mundu batean. Istorio gozo eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean zuzeneko musikearen eta objektu-antzerkiaren bidez kontatua.