Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 8an goizeko bederatzietan hasiko da eta 15 egun baliodun geroago amaituko da.
ONURADUNAK:
- II. Taldeko establezimenduak, 01:00etan ixteko ordutegiarekin.
- III. Taldeko establezimenduak, 02:30ean ixteko ordutegiarekin.
- IV. Taldeko establezimenduak, 04:30ean ixteko ordutegiarekin.
ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
- Dagokion udalak emandako jarduera edo/eta irekiera-lizentzia.
- Lan-bizitzari buruzko txostena.
- Altan dauden langileen batez besteko plantillaren txostena, 2021eko azken hiruhilekoari dagokiona.
- Hala badagokio, langile autonomoek – Autonomo laguntzaileak barne – Erakunde eskatzailearekin 2021eko abenduaren 1ean duten lan-harremana edo lan-lotura egiaztatzen duen dokumentazioa.
DIRU KOPURUA: agindu honetan jasotako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira. Establezimendu motaren eta establezimendu horretan 2021eko abenduaren 1ean alta emanda dauden langileen kopuruaren arabera ezartzen da zenbatekoa.