1900ean Uria eta Elizatea batu ostean, Udal berri horren batzarrak gaur batean eta bihar bestean egiten ziren, hau da, ez zegoen Udala batzeko leku finkorik. Egoera horri behin betiko konponbide bat emateko, beharrizanei egoki erantzungo zien Udaletxe sendoa eraikitzea erabaki zen.

Antonio de Araluzek egin zuen proiektua, garai hartan modan zegoen eredu neokantabristari jarraituta. Estilo horretako elementuez gainera, eraikin honek gainerako euskal udaletxeetan agertzen diren beste elementu batzuk bere baditu, besteak beste: udal frontoia, etxebizitza eraikin bat (etxebizitza sozialak) eta Euskal Herriko beste hainbat herri txikitan ere oso tipikoa izan den taberna, Herriko taberna. Gaur egun etxebizitza eraikin horrek galdu egin du hasikerako izaera hura, eta "Joko Toki" taberna orain dela urte batzuk kendu zen.

1927an inauguratu zuten eraikin hori guztiz erre zen Gerra Zibilean, 1937ko ekainaren 13an. Begiratu ondo eta bilatu ezazue bere fatxadan Gerra Zibilak utzitako arrastoren bat.