EUSKARALDIA - '11 egun euskeraz'

EUSKARALDIA '11 egun euskeraz' ekimenaren sustapena Mungian

2018/05/18
EUSKARALDIA - '11 egun euskeraz'

MUNGIAN EUSKERAZ ALKARTEA

 

Talde Eragilearen 3. batzarra: Maiatzak 17 (19:30) / Katetxea (Beko kale, 5)

 

Talde Eragilearen 2. batzarra: Maiatzak 3 (19:00) / Katetxea (Beko kale, 5)

 

Talde Eragilearen 1. batzarra: Apirilak 17 (19:00) / Katetxea (Beko kale, 5)

 

 

Zer da Euskaraldia?

Euskaraldia lehenengoz Euskal Herriko zazpi lurraldeetako erakundeek eta herri-alkarte eta herri-ekimenek (euskera-alkarteen koordinakundeak batez bere) bat egindako proiektu bat da. Urte honetan zehar garatuko da eta honen helburua 11 egunetan herritar euskalzaleak 'biztea' izango da. Mungiak proiektu honetan hartuko dau parte.

 

'11 egun euskeraz' lelopean, ekimen honek 2018ko zemendiaren 23tik abenduaren 3ra arte iraungo dau, Mungiako herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzeko helburuagaz eta, horrela, 11 egunean euskeraz bizitzea ahal danik eta gehien. Martiaren 20an Euskaraldiaren aurkezpen ofiziala egin zan, Torrebillela Kultur Etxean. Bertan, Talde Eragilea osatzeko lehenengo pausoak eman eta zehaztu ziran. Talde Eragile honek antolakuntza-lanak egingo ditu.

 

Nork bideratuko dau?

Herritarrek, alkarteek eta erakundeek, guztien arteko alkarlanaren bidez.

 

 

Martiaren 20ko aurkezpenean Talde Eragilea osatzeko lehenengo pausoak eman ziran. Herritar eta talde batzuek emon eben izena.

 

Herritarren parte hartzean oinarritzen dan proiektu hau hasiera-hasieratik dago zabalik.

 

Parte hartzeko gogoa badaukazu, emon izena: euskaraldiamungia@gmail.com / 94.674.90.89 / 688.745.109

 

Informazinoa jasotzeko eta antolakuntzan parte hartzeko eta laguntzeko:

 

https://sites.google.com/site/euskerazmungian

 

https://euskaraldia.eus