Mungiako X. Duatloia

Mungiako X. Duatloia eukiko dogu zezeilaren 24an, zapatuan, arratsaldeko 16:00etan

2018/02/19
Mungiako X. Duatloia

Zezeilaren 24an, zapatuan, Mungiako X. Duatloia ospatuko da Sprint distantzian (5km - 20 km - 2,5 km), IA Sport Event eta Euskadiko Ttriatloi Federazioak antolatuta, Mungiako Udalaren eta beste hainbat babesleren laguntzagaz batera. Euskadiko zirkuitoari dagokionez, 2018. urteko bigarren proba puntuagarria izango da.

 

-Boxeak, eta baita irteera eta helmuga puntuak, Udal Kiroldegiaren inguruan kokatuko dira.

 

-Emakumezkoen irteera 16:00tan izango da eta gizonezkoena, aldiz, 16:15tan.

 

-Lehen atalean, oinezko lasterketa hain zuzen ere, 5 kmko lana osatu beharko dute Mungiako kaleetatik zehar.

 

-Bigarren atalerako, aurreko urteetako ibilbidea aldatu dabe antolatzaileek eta 20 km-ko zirkuito azkarra ezarri dabe, 2 km-ko igoera txiki bat tartean egonez. Mungiatik abiatuta, Fruiz-Fika-Gamiz-Elgezabal zeharkatu ondoren, Mungiara heldu, bigarren trantsizinoa egin eta, ondoren, azken atalari ekingo deutsie: 2,5 km-ko oinezko lasterketa, helmugara iritsi aurretik.

 

-Bi mozketa puntu izango dira proban zehar. Bietan bere, gizonezkoen hasiera hartuko da erreferentzia bezala: lehendabiziko mozketa oinezko lasterketaren lehenengo atalaren bukaeran kokatuko da (5km-ko oinezko lasterketa), eta duatletek 26 minutu izango dabez proba hau gainditu ahal izateko. Bigarren mozketa bizikleta probaren hamaikagarren kilometroan izango da. Puntu hori gainditzeko, jarritako denbora-epea 60 minutukoa izango da. Mozketak egiteko, gizonezkoen probaren hasiera hartuko da erreferentzia bezala.