Albisteak

SAN ANTONTXUKO XX. HERRI KROSA

San Antontxuko XX. Herri Krosak, Mungia Atletismo Taldeak antolatuta, Mungiako kaleak zeharkatuko ditu urtarrilaren 20an, domekan

2019/01/17
SAN ANTONTXUKO XX. HERRI KROSA

San Antontxuko Herri Krosako hogeigarren edizinoan edonork hartu lei parte.

Urterik urte krosak daukan arrakasta kontuan izanda (1000 umek eta 650 helduk hartu eben parte joan dan edizinoan), lasterketa gero eta gehiago sendotuz doa. Bizkaiko lasterkari asko batzen dituan kirol ekitaldia da.

Aurtengo krosa Mungia Atletismo Taldeak antolatu dau barriro.

Aurtengo edizinorako, antolakuntzak ibilbide bera prestatu dau: publikoarentzako berarentzako bere ikusgarria izango da eta, horretaz aparte, parte hartzaileentzako bere segurua izango da.

Ibilbideak behar bezalako seinaleztapena eta horniketa eukiko dau. Boluntario-taldeak bere ez dira faltako.

Izena emoteko edota lasterketari buruzko edozein informazio eukitzeko, web-orri honetan sar zaitezkete:

https://sportmaniacs.com/es/races/search/bizkaia

mungiatletismotaldea@gmail.com