Albisteak

SAN ANTONTXUKO XIX. HERRI KROSA

San Antontxuko XIX. Herri Krosak Mungiako kaleak zeharkatuko ditu urtarrilaren 21ean, domekan

2018/01/18
SAN ANTONTXUKO XIX. HERRI KROSA

San Antontxuko Herri Krosako hemeretzigarren edizinoan edonork hartu lei parte.

Urterik urte krosak daukan arrakasta kontuan izanda (850 umek eta 700 helduk hartu eben parte joan dan edizinoan), lasterketa gero eta gehiago sendotuz doa. Bizkaiko lasterkari asko batzen dituan kirol ekitaldia da.

Barrikuntza bezala, aurtengo krosa Mungia Atletismo Taldeak antolatu dau.

Aurten aldaketa batzuk egongo dira ibilbidean: urigunean ez zeuden zati batzuk bai egongo dira oraingoan. Publikoarentzako berarentzako bere ikusgarriagoa izango da eta, horretaz aparte, parte hartzaileentzako are seguruagoa izango da.

Ibilbideak behar bezalako seinaleztapena eta horniketa eukiko dau. Bolondres-taldeak ere ez dira faltako.

Izena emoteko edota lasterketari buruzko edozein informazio eukitzeko, web-orri honetan sar zaitezkete:

www.sailkapenak.com

mungiatletismotaldea@gmail.com