Albisteak

URIGUEN HAURRESKOLA - Barrikuntza-lanak

Uriguen Haurreskolan barrikuntza-lanak egin dira 2018-2019 ikasturte barrian

2018/10/21
URIGUEN HAURRESKOLA - Barrikuntza-lanak

Uriguen Haurreskolaren eraikinean barrikuntza-lanak egin dira 2018-2019 ikasturte barian, bigarren faseari dagozkionak, hain zuzen bere. lehenengo fasea joan dan ikasturtean bideratu zan.

 

- Psikomotrizitate-gela barria fase honetan egin dan barrikuntzen artean, garrantzitsuenetakoa da. Horretarako, beheko solairuko hainbat gela batu dira, 1-2 urte bitarteko umeei psikomotrizitate-gela barri bat eskaintzeko. Bainu-gela bat, irakarle-gela bat eta garbiketarako erabilten zan gela bat kendu eta hau guztia batu da.

Gela bari honek instalazino hauek dauzka: berokuntza, elektrizitatea, pintura-moldaketak eta zoladura barria.

 

- Beheko solairuko gela guztien birbanaketa: haurtzaindegiak arautzen dituan araudiaren arabera, beheko solairuko gela guztiak birbanatu dira, ekipamenduaren erabilera ona bermatzeko: gidaridun ateak zituan trenkadak kendu eta hauek ate eta leihodun pladurrezko beste trenkada batzuengatik ordezkatu dira, gelen arteko komunikazinoa hobetu eta ekipamenduaren beraren erabilera hobetzeko asmoz.

 

- Korridorea eta harrera:  korridorean ere barrikuntza-lan garrantzitsuak egin dira. berau goitik behera margoztu da. Horrezaz ganera, sabaian panel garden eta zeharrargiak jarri dira, argiztapen eta zabaltasun gehiago lortzeko helburuagaz. 

 

Lan hauek egiteko 57.737,15€ bideratu dira.

 

Udazken eta negu honetan hobekuntza lan gehiago egiteko aurreikuspena dago:

-Sartu eta urtekerako ate barriak.

-Suteen kontrako sistema barria.