Albisteak

UDAL GAZTEDI MUNGIALDEA - Gazte-sortzaileak laguntzeko diru-laguntzak

Udal Gaztedi Mungialdea programak diru-laguntza bat eskainiko dau 18 eta 30 urte bitarteko gazte-sortzaileak laguntzeko

2018/08/12

Gaztedi Mungialdea programak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungiako udalek sustatutakoak, diru-laguntza bat eskainiko dau 18 eta 30 urteko tarteko gazte sortzaileak laguntzeko.

 

Adin tarte horretan egon, eskualdean erroldatutakoa izan eta proiektu bat edukiz gero, Mungialdeko Behargintzak hasierako ibilbidean lagunduko die gure gazteei eta azken pausoa ematerakoan tokiko erakunde publikoek bultzada txiki bat emongo deutsiee erabaki hori hartzen daben gazteei.

 

Informazino gehiago Mungialdeko Behargintzan, www.mungialdeko-behargintza.com , 94 615 62 44 zenbakian edo gazteplana@mungialdeko-behargintza.com .