Albisteak

HAZ - Kutxazain automatikoa

Udal Kiroldegiko abono eskaera HAZeko kutxazainaren bitartez ere egin leiteke

2018/09/23
HAZ - Kutxazain automatikoa

Herritarrek eurek euretara egin leie Udal Kiroldegiko abono eskaera (urtekoa / hiruhilekoa / udakoa) HAZeko kutxazainaren bitartez, bulegoan ezelango jende-ilararik itxaron barik.

 

Kutxazaina HAZen sarreran dago, Udaletxeko arkupeetan, eta herritarrok geuk geutara egin ahal doguz tramitazino jakin batzuk, kasurako: Erroldatze-Bolanteak eta ordainketak.

 

Horrezaz ganera, kutxazainak mugikortasun urria daukaten pertsonek beren tramitazinoak egin ahal izateko pantaila egokitu bat ere badauka; itsuentzako edota ikusmen arazoak dauzkatenentzako, barriz, Braille sistemaren bitartez azaldutako aipamenak ere badagoz.

 

Kutxazain honen ordutegia astelehenetik barikura, 7:30etik 21:00ak arte da; astelehenetik aurrera, ohiko ordutegia izango da, 7:30etik 22:00etara.

 

Udalak bere zerbitzuak herritarrentzat ahalik eta gehien gerturatzeko beharrean jarraituten dau.