Albisteak

Rakel Mateo - 2018rako babes publizitario kontratua

Mungiako Udalak Rakel Mateo paratleta mungiarrari laguntza eta babesa emoten jarraituko deutso, hitzartutako babes publizitario kontratu-sinatzearen bitartez

2018/04/22
Rakel Mateo - 2018rako babes publizitario kontratua

Apirilaren 13an, Rakel Mateo paratleta mungiarra eta Mungiako Udalaren artean, babes publizitario kontratua sinatu zan. Mungiako Udalak Rakel Mateok 2018an parte hartuko dauen goi-mailako kirol probetan laguntza eta babesa emoteko helburuagaz.

 

Sinatze honen bitartez, Udalean, beste behin ere, gure alkartasuna agertu gura deutsagu gure auzokideari, harro sentitzen gara zure kirol ibilbidean, kirol egokituaren elitean, hain zuzen bere, egindako lana eta esfortzuagatik.

 

Rakel, Mungiako Udala eta herritar guztien izenean, zorterik onena opa deutsugu datozen txapelketetan. ZORTE ON!!