Albisteak

Etxean neurketa energetikoa egiteko KIT-a

Mungiak herritarren eskura jarri dau etxean neurketa energetikoa egiteko KIT-a

2019/05/27
Etxean neurketa energetikoa egiteko KIT-a

Mungiako Udalak herritarren eskura jarri dau etxean neurketa energetikoa egiteko KITa. Aste bitan, doako maileguan jaso zeinke erremintadun maleta; horrela, interesa dozuenok ikasi ahal zeinkie zer egin, etxean energia aurrezteko.

 

Kaxak erreminta honeek dauzka: erradiadoreak purgatzeko giltza, hozkailurako termometroa, plug in neurgailu elektrikoa, umeltasuna neurtzeko neurgailua, harezko termometroa, infragorri termometroa.

 

Ekimen honen helburua herritarrak sentsibilizatzea da, energia erantzukizunez aurrezteak duen garrantziaz, hain zuzen bere.

 

 

Jarraian, etxean energia aurrezteko kit-ak erabilteko oinarrizko jarraibideak dagoz erantsita.

 

Eroaizu doan maleta hau etxera, eta ikasi zer egin zeinken zure etxean energia aurrezteko

INFORMAZINOA: HAZen (010)