Albisteak

GOIETA PLAZA - Jolasleku estali barria

Umeentzako jolasleku estali barria Goietan Plazan: herritarren parte-hartze prozesuaren emaitzak

2018/02/18
GOIETA PLAZA - Jolasleku estali barria

Herritarren beharrizanak asetzeko helburuari jarraituta, Udalak umeentzako jolasleku estali barri bat egingo dau Mungian.

 

Udaleko teknikariek azterketa sakona burutu ostean, espazio hau jartzeko lekurik egokiena Goieta Plaza dala ondorioztatu zan, erdigunean dagoalako, olgetako eremu zabal eta laua dalako eta irisgarritasun ona daukalako. Goieta Plazako jolas-gunea goitik behera aldatuko da, baita gomazko behea bere. Barriztu egingo dogu eremu hori.

 

Goieta Plazako umeentzako jolasleku barriak 300m2 ko estalpea eukiko dau.

 

Honen bidez, bai gure herriko umeei, bai euren gurasoei bere, eguraldiak laguntzen ez dauen egunetan erabilgarria izango dan jolasleku bat eskainiko jake, bizikalidadea hobetzeko.

 

 

Herritarren parte-hartze prozesua - Emaitzak

Hiru diseinu-proposamen aurkeztu jakezan herritarrei, Goieta Plazako jolasleku barrian ipiniko diran elementuen estiloa zein izango dan zehazten laguntzeko:

  • A proposamena
  • B proposamena
  • C proposamena

Prozesu hau ez da erabakiorra; orientatzeko balio dau.

 

Herritarren parte-hartze prozesuaren bitartez lortutako emaitzak:

Prozesuan parte hartu daben herritarrak:

  0-10 urte  80 herritar

          10-15 urte    5 herritar

 15-20 urte    3 herritar

   >20 urte   91 herritar

Ez da Mungian bizi   7 herritar

           Boto nuloa  35 herritar                                          GUZTIRA: 221 herritar

 

Herri bozkaketa egiteko prozedura:

Bozkaketa baliozkoa izateko, beharrezkoa zan herritarrek hiru aukerak jartzea, dagokion puntuazinoagaz:

1= gitxien gustetan jatana

2= bigarren lekuan aukeratuko neuke

3= gehien gustetan jatana

 

Herritarrek bozkaketan emondako puntuazino osoa:

  • A proposamena = 333 boto
  • B proposamena = 323 boto
  • C proposamena = 421 boto                                       

 

 

C proposamena da herritarrei gehien gustetan jaken aukera

 

Udal teknikariek emaitza hauek jaso dabez umeentzako jolas-elementuen diseinua zehazteko, udal lan-taldeak ezarritako segurtasun eta irizpide teknikoak ere kontuan hartuta, gure herriko hainbat umeen alkargunea izango dan leku hau eratzen hasteko.