Albisteak

BEKA - Mungiako andrazkoen historia

Mungiako andrazkoen historia begi barriz irakurteko ikerketa-beka. Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea, 2018ko zezeilaren 2ra arte

2018/01/16
BEKA - Mungiako andrazkoen historia

Mende luzeetan zehar andrazkoak "historia ofizial" deitzen jakon horretatik kanpo gelditu dira. Bardintasunean bizi gura badogu, baina, ahalegina egin beharko dogu emakumeei benetan izan daben eragina eta lekua emoteko eta aitortzeko.

Hori dala-eta, ikerketa-beka baten bitartez, Historia barriro idaztea da helburua, gure herriarena hain zuzen bere, genero ikuspegia jagonda, Mungiako emakumeek herriaren iraganean (aspaldikoan zein oraintsukoan) izan daben protagonismoaren berri emonda.

 

Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2018ko zezeilaren 2ra arte.