Albisteak

“MUNGIHARRO” - Egutegia 2019

2019ko Mungiako egutegiko argazki-lehiaketa

2018/09/23
“MUNGIHARRO” - Egutegia 2019

Udalak 2019ko Mungiako egutegia osotuko dituzten irudiak arkeratzeko argazki-lehiaketa martxan jarri dau.

Egutegiaren gaia "Gure jaiak eta ohiturak" izango da. Harrotasunez zaintzen doguzan jai eta ohitura eder horreek, gure herriaren identidadearen ikurra diranak, erakutsiko deuskuzan egutegia.

 

Lagunduko deuskuzu?

 

Hartuizu parte eta konpartidu eizuz Mungiako jai eta ohituren argazkiak. Mungiar izatearen harrotasuna sentidu eragiten deutsuen argazkiak jaso gura geunkez: jai desbardinak, ohiturak, tradizinoak...zer erakutsi ugari daukie eta.

 

Danon artean aukeratuko doguz "MungiHarro 2019 - Gure jaiak eta ohiturak" egutegian agertuko diran irudiak!