Kontaktorako eta dantzarako eskaera guztiak onartu dira. Instrumentu-eskaerak itxaron-zerrendan geratzen dira, eta plazak dauden heinean deituko jake.

Plazak daude oraindik. Matrikula berrien eskaerak irekita jarraitzen dau. Anima zaitez!

IZEN-EMOTEA: www.mungia.eus/musika-eta-dantza-23-24

Eskaera egiteko, honako agiriak behar dira PDF formatuan online egiteko edo kopiak HAZen egiteko.

  1. Ikaslearen NAN dokumentua.
  2. Familia-liburua.
  3. Kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria.
  4. Kontuaren titularraren NANa.

Mungiako Udal Musika eta Dantza Eskola Euskal Herriko Udal Musika eta Dantza Eskolen Sarean dagoen udal-ikastegia da, eta Udaleko Kultura, Kirola eta Gazteria Arloa da haren antolakuntza eta funtzionamenduaren arduraduna.

 

 

 

Informazioa Helbidea: AGIRRE JAUREGIA, AITA ELORRIAGA, 1 – 48100 MUNGIA (BIZKAIA) Telefonoa: 946.558.717 Helbide elektronikoa : musika.eskola@mungia.eus
Plan pedagogiko orokorra

LOGSE legea ezarri zenetik, musikaren irakaskuntza zentro mota bitan emoten da: kontserbatorioak, irakaskuntza arautua ematen duena eta etorkizuneko profesionalei zuzendutakoa, eta musika-eskolak, non irakaskuntza ez baita arautua eta prestakuntza praktika emoten baita, edozein edadeko zaleentzat; horretaz ganera, ikasketa profesionalak egiteko orientazinoa eta prestakuntza izan daiteke bokazino eta gaitasun berezia erakusten dabenentzat.

 

Hezkuntza-eskaintza

Eskolako eskaintzaren barruan, Musika Eskoletako 1, 2 y 3 mailak ondoko adarretan sailaktzen dira:

  • Musika-tresna sinfonikoaren adarra
  • Musika-tresna eta tradiziozko errodun dantzaren adarra
  • Musika-tresna polifonikoen adarra
  • Tendentzia desbardineko adarra

 

Gure eskolan ikasten hasteko gutxieneko adina 4 urtekoa (edota 3 urte, baina ikasturtea hasten duen unean 4 beteko dituena) da, 1 maila hasteko ezarrita dagoan adina, hain zuzen bere.

Musika-tresna bat ikasten hasteko adina 8 urtekoa (edota 7 urte, baina ikasturtea hasten duen unean 8 beteko dituena) da, 2 maila hasteko ezarrita dagoan adina, hain zuzen bere.

Emoten diren ikasgaiak

Espezialitateak

Irakaskuntza nagusia da. Musika-tresna ikasleen adierazpen musikala da. es el medio de expresión del alumnado. Hauexek dira eskolan egin daitezkeen espezialitateak:

 

  • 1 maila (Kontakto)
  • Biolina
  • Biola
  • Biolontxeloa
  • Zeharkako txirula
  • Klarinetea
  • Saxofoia
  • Tronpeta
  • Akordeoia
  • Pianoa
  • Gitarra elektrikoa
  • Bateria
  • Txistua
  • Triki tixa
  • Panderoa
  • Euskal Dantza
  • Beharrizan bereziak daukiezan ikasleentzako irakaskuntza

 

 

Osagarrizko ikasgaiak

  • Musika-tresna tailerra
  • Musika-lengoaia
  • Koroa
  • Instrumentu konjuntoa
  • Ganbera-musika
  • Musikologia
  • Informatika musikala
Irakaskuntza-ikasgaien antolamendua

1 maila

Kontaktoa (derrigorrezkoa)

1 2 3 4

Osagarrizkoak (derrigorrezkoa)

     

Musika-tresna tailerra

 

2 maila

Musika-tresna (derrigorrezkoa)

1 2 3 4 5 6

Musika-lengoaia (derrigorrezkoa)

1 2 3 4    

Ahots edo musika-tresna bidezko taldeak (derrigorrezkoa)

Korua

Korua

Korua eta/edo musika-tresna bidezko taldea

Korua eta/edo musika-tresna bidezko taldea

Korua eta/edo musika-tresna bidezko taldea

Korua eta/edo musika-tresna bidezko taldea

Ikasgai teorikoak (derrigorrezkoa)

       

Musikologia / Informatika musikala

Musikologia / Informatika musikala

 

3 maila

Musika-tresna (derrigorrezkoa)

1 2 3 4

Ahots edo musika-tresna bidezko taldeak (derrigorrezkoa)

Korua eta/edo musika-tresna bidezko taldea

Korua eta/edo musika-tresna bidezko taldea

Korua eta/edo musika-tresna bidezko taldea

Korua eta/edo musika-tresna bidezko taldea

Ikasgai teorikoak (hautazkoa)

Musikologia / Informatika musikala

Musikologia / Informatika musikala

   

 

Irakaskuntzak

1 Maila (Kontakto)

Maila hau 4-7 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago.

  • 1 eta 2 kurtsoak

Derrigorrezkoa, astean bi saio egiten dira, 35 minutu bakoitzak.

 

  • 3 eta 4 kurtsoak

Derrigorrezkoa, astean bi saio egiten dira, 45 minutu bakoitzak. 4. kurtsoan Musika-Tresna Tailerra ere eskaintzen da, eskola-orduetan. Musika-tresna tailerrean, ikasleek musika-tresna desbardinak ezagutzeko aukerea izango dute eta, horren bitartez, 2.maila hasterako orduan, ikasiko daben musika-tresna aukeratuko dute.

 

2 Maila (Sarbidea)

Maila hau 8 urtetik gorako ikasleei zuzenduta dago.

Bi ziklotan banatzen da.

 

Lehenengo zikloko ikasgaiak (1.kurtsotik 4. kurtsora arte) honeek dira:

  • Musika-tresna

Derrigorrezkoa, astean saio bakarra egiten da, 30 minutukoa.

 

  • Musika-lengoaia

Derrigorrezkoa, astean saio bakarra egiten da, 75 minutukoa.

 

  • Ahots edo musika-tresna bidezko praktika

Derrigorrezkoa, astean saio bakarra egiten da, 45 minutukoa. Musika-tresna bidezko praktika ikasleak daukan mailaren arabera egingo da.

 

Bigarren zikloko ikasgaiak (5. eta 6. kurtsoak) honeek dira:

  • Musika-tresna

Derrigorrezkoa, astean saio bakarra egiten da, 30 minutukoa.

 

  • Ahots edo musika-tresna bidezko praktika

Derrigorrezkoa, astean saio bakarra egiten da, 45 minutukoa.

 

  • Ikasgai teorikoak. Musikologia edo Informatika Musikala

Derrigorrezkoa, astean saio bakarra egiten da, 45 minutukoa.

 

Bigarren ziklo honetan garrantzi gehiago emongo jako talde bidezko praktikari, bai ahots bidezkoa, bai musika-tresna bidezkoa. Horixe da, hain zuzen bere, musika eskolen helburu nagusietako bat.

 

3 Maila (7-8. kurtsoak)

3 mailako ikasgaiak honeek dira:

  • Musika-tresna

Derrigorrezkoa, astean saio bakarra egiten da, 30 minutukoa.

 

  • Ahots edo musika-tresna bidezko praktika

Derrigorrezkoa, astean saio bakarra egiten da, 45 minutukoa.

 

  • Ikasgai teorikoak. Musikologia edo Informatika Musikala

Derrigorrezkoa, astean saio bakarra egiten da, 45 minutukoa.

 

3 mailan taldekako praktika ikasgaia (ahots edo musika-tresna bidezkoa) egiteko aukerea ere egongo da, musika-tresna egiteko beharra euki gabe, ikasle bakotxak daukan mailaren arabera. Hori bai, musika-tresna egiten bada, taldekako praktika egitea derrigorrezkoa izango da.

 

 

Helduentzako irakaskuntza

Helduentzako irakaskuntzari dagokionez, berau ikasleak daukan interes-maila, dedikazino eta ikaskuntzarako erritmora egokituko da. Lengoaia musikala eta taldekako praktika (ahots edo musika-tresna bidezkoa) bultzatzea da irakaskuntza honen helburua, prestakuntza osotuz, bakotxak daukan ordutegi-malgutasunaren arabera.

 

 

Beharrizan bereziak daukienentzako irakaskuntza

Eskolak taldekakoak izango dira, taldeak ikasle bakotxak dituan beharrizan eta ezaugarriak kontuan hartuta osatuko dira. Saioaren iraupena, gehienez bere, 45 minutukoa izango da astero.

 

 

Euskal Dantza

Eskola bakotxaren iraupena 60 minutukoa izango da eta astean saio bat egingo da. Adina eta maila kontuan hartuta, ikasleari astean beste bigarren eskola bat eskaini ahal izango jako.

 

 

Ikasle indartuak

Eskolako edozein ikasle irakaskuntza arautuan (kontserbatorioa) sartzeko, irakaskuntza indartua aukera, adina edozelangoa bada bere, irakaskuntza honetarako sarbide-azterketa prestatu ahal izateko. 

Bigarren hiruhilekoa bukatu aurretik, ikasleak horren berri emon beharko deutso bere tutoreari. Ostean, zentroak eta tutoreak, amankomunean, erabagigo dabe ikasle horrek irakaskuntza arautuan sartzeko moduko maila daukan ala ez.