Aurrekontu partehartzaileak 2023

AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK 2023

Aukeratutako proiektuak lehentasunaren arabera sailkatu: Herritarren babesik handiena lortzen duten 3 proiektuak egingo dira.

2023ko aurrekontu parte-hartzaileen lehen Fasean, Mungiako herritarrek 1.043 ekarpen egin zituzten guztira. Balorazioa egin ondoren, 6 proiekturen zerrenda osatu da. Udalerriko bizilagunek lehenetsiko dituzte berriro proiektu horiek, eta herritarren aldetik babes handiena jasotzen dutenak izango dira 2023ko aurrekontuaren kargura egiten direnak.

NOLA PARTE HAR DEZAKEZU? 16 URTE BAINO GEHIAGO BADITUZU ETA MUNGIAN ERROLDATUTA BAZAUDE, PARTE HARTU MARTXOAREN 31 ARTE.

AURREZ AURRE:

Postontzien bidez:

- HAZ.

- Udal kiroldegia.

- Behargintza.

Karpak:

- Martxoaren 24a, OSTIRALA: 11:00-14:00 eta 16:30-20:00, Euskal Pizkundean.

- Martxoaren 25a, LARUNBATA: 11:00-14:00 kiroldegian.

- Martxoaren 31, OSTIRALA: 11:00-14:00 eta 16:30-20:00 Euskal Pizkundean.

Herritarrek parte hartzeko postontziak:

- Ametzabide kalea (autobus geltokia).

- Basozabaleta aparkalekua.

- Bermeo bidea (autobus geltokia).

- Elordigane (autobus geltokia).

- Euskal Pizkundea Etorbidea.

- Lauaxeta kalea.

- Laukariz bidea (autobus geltokia).

- Madalen bidea.

- Markaida bidea.

- Plentzia bidea (autobus geltokia).

ONLINE

- http://udalonink.ibatuz.com/index.php/726358/lang-eu

- QR kodea eskaneatuta