Foruen Enparantza Mungiako bizimodu ekonomiko eta sozialaren erdigunea zen. Musika-kioskoa gerra ostean berreraiki zuten, eta gramofono zaharrak zein udal musika-bandak bertatik alaitzen zituzten igandeko dantzaldiak. Baina aspaldi isildu ziren. Garai batean negozioak asteko plazaren eta bertako bendejeren inguruan egiten ziren.

Arkupedun plaza honetan XIX. mendeko eraikinak ikus ditzakegu. Eraikin bakoitza familia batena zen; beheko aldean familiaren negozioa egoten zen eta goiko solairuetan, aldiz, etxebizitza.