EMERANDO

Emerando auzoak muga egiten du Meñaka eta Bakiorekin. Bertan baserri eta errota sakabanatu batzuk aurki ditzakegu. Lursailetako batzuk Meñakako Udalarenak dira.

  • Zabalera: 5,85 km²
  • Nola heldu: Bermeo-Bakio errepidetik.
  • Jaiak: San Martin azaroaren 11n eta Santa Elena (Santela), jai nagusia, abuztuko bigarren domekan (kofradi eguna), egun horretan erromeria handia egiten da Bekolandan (Santela baseliza alboan). Emerandon beste baseliza bat dago, San Lorentzo, oinez joan behar izaten dena.