Datu estatistikoak

Datu orokorrak

Mungialdea izeneko eskualdean dagoen udalerria da Mungia. Eskualdea 9 udalerrik osatzen dute, eta Mungia da guztietan handiena, eta baita eskualde-burua ere. 2011ko erroldako datuen arabera, eskualdeak 25.827 biztanle ditu, eta horietatik % 64 Mungian bizi dira.


Mungiako biztanle-kopurua: 16.584 (2011ko datua)
Eskualdea: Mungialdea
Probintzia: Bizkaia
Iturria: EUSTAT. Biztanle eta etxebizitzen errolda (2011).

 

Euskaldunen indizea*

Arrieta: 85.11
Bakio: 66.40
Fruiz: 85.47
Gamiz-Fika: 80.30
Gatika: 80.04
Laukiz: 65.54
Jatabe: 73.79
Meñaka: 82.98
Mungia: 66.81
Iturria: EUSTAT. Biztanle eta etxebizitzen errolda (2006).
* Euskaldunen indizea (derrigor bete beharreko indizea) = euskaldunak + ia euskaldunak / 2

Hizkuntza-gaitasuna

Mungiako biztanleriaren % 55,9 euskalduna da, hau da, euskaraz ondo hitz egiteko eta ulertzeko gai da. Biztanleen % 21,7 elebidun pasiboak dira, hau da, euskaraz ondo egin ez arren, ondo ulertzeko gai direnak. Erdaldunak, aldiz, % 22,3 dira.
Euskararen bilakaera, oro har, positiboa izan da, izan ere, 1986tik 2006ra bitartean euskaldunen portzentajeak apur bat behera egin bazuen ere (% 58,8tik % 55,9ra), denbora-tarte berean elebidun pasiboen kopurua ia bikoiztu egin baitzen (% 12,4tik % 21,7ra). Erdaldunen kopuruak, aldiz, nabarmen egin du behera (% 28,8tik % 22,30era).

Familia barruko transmisioa

Hizkuntza-bilakaeraren tipologia (2001)

Mungian gehiago dira euskaldunak erdaldunak baino. Euskaldun gehienak euskaldun zaharrak dira, hau da, euskara familian jaso eta mantendu duten hiztunak. Euskara ez den beste ama-hizkuntza bat duten euskaldunen ehunekoa txikia da (% 8), eta are txikiagoa da etxean euskara eta gaztelania batera ikasi duten elebidun pasiboena (% 5,1).


5 urte edo gehiagoko biztanleria, lurralde-eremuaren eta hizkuntza-bilakaera tipologiaren arabera. 2001


Euskaldun zaharrak Jatorrizko elebidunak Euskaldun berriak Euskaldun berri partzialak Partzialki erdaldunduak Guztiz erdaldunduak Erdaldunak Guztira
5.400 664 1.105 1.721 395 94 3.577 12.956

Iturria: EUSTAT. Biztanle eta etxebizitzen errolda (2001).


Etxeko hizkuntzaren tipologia. 2001

Mungiako herritarren laurdenak baino gehiagok (% 27,6) euskaraz hitz egiten du etxean. Gaztelaniaz hitz egiten dutenen kopurua, aldiz, horren bikoitza da. Hiztunen tipologia kontuan hartuz gero, ikus daiteke hizkuntzaren erabilera aldatu egiten dela: 5 urtetik gorako euskaldunen % 52,7k euskaraz hitz egiten du etxean, eta horietatik % 15ek gaztelania ere erabiltzen du etxekoekin. Jatorrizko elebidunen eta euskaldun berrien artean, aldiz, oso gutxi dira etxeko hizkuntza nagusia euskara dutenak (% 5,1 eta % 2,8, hurrenez hurren). Euskaldun berri eta euskaldun berri partzial gehienek gaztelania erabiltzen dute etxean, eta euskaldun berri partzialen artean ez dago etxean euskara hutsez aritzen denik. Hala ere, nabarmendu behar da partzialki erdaldundutako pertsonen ia erdiak bi hizkuntzak erabiltzen dituela etxean, bai euskara bai gaztelania.


Biztanleria, lurralde-eremuen, ama-hizkuntzaren eta etxeko hizkuntzaren arabera. 2001


Ama-hizkuntza Etxeko hizkuntza Guztira
Euskara 6.095 Castellano 6.476 Ambas 964 Otra 272 Euskara 3.817 Castellano 7.358 Ambas 2.491 Otra 141 13.807

Iturria: EUSTAT. Biztanle eta etxebizitzen errolda (2001).

 

5 urte eta gehiagoko biztanleria, lurralde-eremuen eta etxeko hizkuntzaren tipologiaren arabera. 2001

 

Guztira 9.285
Euskaldun zaharrak Euskaraz aktiboak 3.448

Bietan aktiboak

1.401
Euskaraz pasiboak 551
Jatorrizko elebidunak Euskaraz aktiboak 76

Bietan aktiboak

398
Euskaraz pasiboak 190
Euskaldun berriak Euskaraz aktiboak 89

Bietan aktiboak

174
Euskaraz pasiboak 842
Euskaldun berri partzialak Euskaraz aktiboak  

Bietan aktiboak

168
Euskaraz pasiboak 1553
Partzialki erdaldunduak Euskaraz aktiboak  

Bietan aktiboak

172
Euskaraz pasiboak 223

Ez dira Guztiz erdaldunduak ez Erdaldunak kontuan hartu.
Iturria: EUSTAT. Biztanle eta etxebizitzen errolda (2001).


Etxeko hizkuntza, euskaldunen dentsitatearen arabera

Etxean euskaraz egiten duten pertsonen dentsitatea % 80 baino gehiago denean bakarrik esan daiteke euskara dela etxeko hizkuntza nagusia. Izan ere, dentsitatea txikiagoa denean euskararen erabilerak nabarmen egiten du behera. Familiako kideen erdiak baino gutxiago direnean euskaldunak, etxe horretan gaztelania izan ohi da hizkuntza nagusia.

Irakaskuntza

Mungian 5 ikastetxe daude, 3 publiko eta 2 pribatu. Egoera orekatua da, beraz. 2012-13 ikasturtean 2.602 ikasle matrikulatu ziren ikastetxeotako Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Matrikula gehien izan dituzten ikastetxeak Larramendi Ikastola (matrikula guztien % 32) eta Legarda Herri Ikastetxea (matrikula guztien % 27,4) izan dira.


Ikastetxea Mota Ikasleak A   B   D
CEP LAUKARIZ LHI Publikoa 164 11.5%       164 100%
CEO LEGARDA LHI Publikoa 719 55.5%       719 100%
IES MUNGIA BHI Publikoa 541 20.2%   51  9.4% 490 90.6%
PÚBLICOS, TOTAL Publikoa 1424 54.7%   51 3.6% 1373 96.8%
CPEIPS FUNDACION ESCUELAS BENTADES HLBHIP Publikoa 345 29.2%       345 100%
CPEIPS LARRAMENDI IKASTOLA HLBHIP Publikoa 833 10.7%       833 100%
PRIVADOS TOTAL Publikoa 1178 45.3%       1178 100%
GUZTIRA 2602 100% 0.0% 51 1.9%  2551 98.4%

   
Taulan ikus daitekeen legez, D eredua da nagusia (% 98,4). Gaur egun Mungiako ikastetxeek D ereduan matrikulatzeko aukera baino ez dute ematen, baina Institutuan oraindik B ereduko gela gutxi batzuk geratzen dira. Etorkinen kopuruak gorakada handia izan badu ere, nabarmentzekoa da ikastetxeak D ereduaren aldeko apustua mantentzeko egiten ari diren ahalegin handia.

 

Hizkuntza normalizatzeko programak

Lehen hezkuntzako Legarda Herri Ikastetxea eta Mungia BHI bigarren hezkuntzako ikastetxea hizkuntza normalizatzeko planak garatzen aritu dira azken urteetan, eta plan horiek aurrera eraman ahal izateko, Hizkuntza Normalizatzeko arduradunak izendatu dituzte ikastetxe bakoitzean. Gainerako ikastetxeek ez dute halako normalizazio-planik, baina ahalegin handia egiten dute ikasleen artean euskara bultzatzeko eta hizkuntza horrekiko jarrera positiboa garatzeko.

 

Unibertsitatez kanpoko Irakaskuntzaren bilakaera (1983-4/2012-13)

Irakaskuntzan hizkuntza-ereduak ezarri zirenetik, D eredua etengabe hazi da. A eta B ereduak, aldiz, ikasle-kopurua galtzen joan dira. Bataren hazkundea eta besteen beherakada alderantziz proportzionalak izan dira. Gainera, aipagarria da nola gure udalerrian B eredua indartsu hasi bazen ere, gaur egun beherakada nabarmena izan duela. Esanguratsua da B eredua eskaintzen zuen ikastetxeak, Bentades ikastetxeak, hain zuzen, D eredura lehenetsi zuela 2003-2004 ikasturtean eta orduz geroztik hura baino ez duela eskaintzen.

 

Haur Hezkuntzaren bilakaera (1983-4/2012-13)

Hizkuntza-ereduak ezarri zirenetik Haur Hezkuntzan D eredua izan da nagusi ezbairik gabe. Gaur egun, gainera, hura da udalerriko ikastetxeek eskaintzen duten eredu bakarra.

 

Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza 2012-13 ikasturtean, irakaskuntza-mailen arabera.

D eredua da nagusi maila guztietan, Lanbide Heziketan izan ezik. Lanbide Heziketan % 4,8k baino ez du euskaraz ikasten. Gehiengoak (% 95,2) A ereduan ikasten du.